Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

GURE IKASLEAK

Ikastolako Unai Baigorri (DBH3. mailakoa) Espainiako txapelduna Valentziako txapelketan gimnasia artistikoan olinpikoa 7ko kategorian.

ZORIONAK UNAI, ZORIONAK FAMILIA!

http://federacionvascagimnasia.com/unai-baigorri-del-arabatxo-campeon-es...

Aurten ere 6.mailako 3 ikaslek olinpiada matematikoetan

parte hartu dute, eta hauetako batek, Alan De La  Iglesiak,

sari bat lortu zuen.

Benetan lan polita egin duzue, zuetaz harro!

Zorionak!

 

Olabide ikastolako 3 ikaslek parte hartuko dute, Madrilen, Estatu espainiarreko enpresario birtual onenen bila egingo den “Young Business Talents” lehiaketako finalean

  

Olabide ikastolako Maite Lazkoz Legarreta (Batx2) ikasleak Gasteizeko Jesus Guridi kontserbatorioan izandako Euskadiko Musikari Gazteen XII. lehiaketan 2. sari bat lortu du eta Aine Salbidea Mariño (DBH 1) eta Aitor Álvarez Romo (DBH 4) ikasleek ohorezko aipamen bana lortu dute. Zorionak saridunei eta baita ikastolako beste partaide guztiei ere.

DBH1eko Pablo Fernandez de Castillo, Xabier Lopez de Calle eta Markel Artamendi WRO finalera heldu dira.

ZORIONAK!

 

Ekainaren 13an ospatu ziren Beñat Etxepareko sariak  eta Olabide Ikastolako Lehen Hezkuntzako, 6. Mailako,  bi ikasle sarituak izan dira:  Laia Barona eta Nerea Sáenz de la Fuente.

Gure Zorionik beroenak!!!

Gure DBH2ko ikaslea den Martin Etxeita, pasa den apirilean CIENCIA CLIP lehiaketan parte hartu zuen. Hau, youtubeko dibulgazio zientifikoa sustatzeko izan zen sortua.

Lehenengo fasea jadanik hasi da. Bertan, jendeak bideoak bozkatu behar ditu eta irabazleak aukera ezin hobea izango du CERNa bisitatzeko.

CIENCIA CLIPeko  web gunean bertan, bere bideoa ikusi eta bozka dezakezue: http://cienciaclip.naukas.com/video/principio-incertidumbre-heisenberg/

* Adi! Zure bozka ez bada erregistratu, saiatu zaitez beste konexio edo gailu batetik.

ZORTE ON MARTIN!!

 

Maiatzaren 12an, DBH-2 mailako Ane Aristondok, Martin Etxeitak eta Jon Ander Lopez de Callek Euskadiko 16. Olinpiada matematikoan parte hartu zuten.

Jon Ander Euskadiko 12 sarituen artean dago . ZORIONAK guztioi eta segi horrela.

Gure Batx2ko ikaslea den Nefer Leon fitxatu dute Kaliforniako San Jose Unibertsitateko Spartans saski taldean, aukera ezin hobea bere saskiko formakuntza zein akademikoa jarraitzeko. ZORIONAK!

Maiatzaren 19an, LH6.mailako Markel Artamendik, Aine Salbideak eta Kerman Errastik Matematikako VIII. Olinpiadan parte hartu zuten eta TALDEKO SARIA IRABAZI zuten.  Honetaz aparte,  Markel Artamendik bosten artean BANAKAKO SARIA ere irabazi zuen.

ZORIONIK BEROENAK MARKEL, AINE ETA KERMANI  eta eskerrik asko LH6. mailako tutorei.

Orriak