A través de la presente política de privacidad se detalla toda la información que aplica al tratamiento de los datos personales de las personas que contactan o que hacen uso de los servicios de Olabide Ikastola, Urgatzi Kirol Kluba y Asociación Escolanía Olabide.

Información general

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Kontrakoa adierazi ezean, zure datuen tratamenduaren arduradunak Olabide Ikastola, Urgatzi Kirol Kluba eta Olabide Eskolania Elkartea dira. Ikastolari, elkarteei eta hemen eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz, posta elektronikoz, gutunez edo aurrez aurre.

Hona hemen gure posta-helbidea:

Olabide Ikastola
Lasarte errepidea, z/g
PK: 01007
Gasteiz (Araba)
Harremanetarako telefonoa: 945 011 963
Eposta: gdpr@olabide.com

Nola jar zaitezke harremanetan gure Datuak Babesteko Ordezkariarekin (DBO)?

Pertsona horrekin harremanetan jar zaitezke helbide honetara mezu bat bidaliz: gdpr@olabide.com

DBOri buruzko informazio gehiago hemen aurki dezakezu.

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta indarrean dagoen gainerako araudiak eskubide batzuk ematen dizkie interesdunei beren datu pertsonalen gainean. Hona hemen eskubide horien berri: Eskubide horien aplikazioa tratamendu bakoitza legitimatzen duen oinarri juridikoaren araberakoa izango da kasu bakoitzean, eta doakoa izango da eskubide horiek baliatzea.

Zure eskubideez balia zaitezke Olabide Ikastolarekin harremanetan jarrita, idatzizko komunikazio baten bidez, NANaren edo antzeko identifikazio-agiriaren fotokopiarekin batera, helbide honetan:

Olabide Ikastola
Lasarte errepidea, z/g
PK: 01007
Gasteiz (Araba)

Gure ebazpenarekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamatu dezakezu (AEPD) www.aepd.es

Hemen aurkituko duzu eskubide horiei buruzko informazio gehiago.

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Inola ere ez dizkiogu zure datuak hirugarrenei lagako aldez aurretik jakinarazi gabe eta beharrezko legitimazio-oinarria izan gabe.

Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu, eta, horretarako, datu pertsonalak eskuratu behar izaten ditugu. Enpresa horiekin DBEOren xedapenak betetzen dituzten tratamendu-eragilearen kontratuak sinatu ditugu (28. artikulua). Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu enpresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik eskura ditzaketen datuak tratatzen dituztela, eta datu horiek ez dituztela inoiz erabiltzen baimendu ez dizkiegun helburuetarako, eta datu horiek ez dizkietela hirugarren enpresei eta/edo administrazioei lagako. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko segurtasun-neurriak ezartzea eskatzen diegu. Datuak babesteari buruz indarrean dauden xedapenak betetzen dituztelako bermeak ematen dizkiguten enpresa eta erakundeekin baino ez dugu kontratatzen.

Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugunez, egoera jakin batzuetan legez behartuta gaude datuak administrazio publiko desberdinei lagatzera. Adibidez, aurretiko inskripzioen datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari ematen dizkiogu, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren xedapenak betez.

Kontrakoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egiten.