Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Plastiko 0 Lehiaketan Olabideko 3 talde irabazi dute!

Gure ikastolatik 12 talde Vital Fundazioak bultzatutako Plastiko 0 lehiaketan parte hartu zuten pasaden ikasturtean. Egoera berezia izanik, Ekainean ezin izan zen sari banaketarik egin, beraz, 20-21 kurtso hasierarako atzeratu zen. Olabide Ikastolatik 3 talde irabazi zuten eta Irailak 9an, asteazkenean jaso zuten merezitako saria:

Trofeo bat + asteburu osoko bidai bat!!

Olabide ikastolatik zoriontzen zaituztegu parte hartu zenuten ikasle guztiei zein irabazi zenutenei.

Oso harro gaude zuen parte hartzeagatik!!

 

Talde irabazleak:

Planeta Garbia: Helena Elordieta, Ángela Ibañez de Aspuru, June Iza, Olivia Fernandez eta Irati González de San Román

KORRIX: Gontzal Apaolaza, Kerman Errasti, Pablo Fdz de Castillo, Eneko Egurrola, Josu Wacker

Billonati: Ane Aristondo, Nahia Jimenez, Olai Otalora, Ariadna Martinez, Lola Rosa

Euskara