Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

ELKARTASUNA. Manta, lozaku, arropa eta esne bilketa ikastolan

SIRIARAKO eta BERAKAHRAKO LAGUNTZA ESKE

Martxoaren 4-tik 6-ra, asteazkenetik ostiralera, esne, arropa, manta eta lozakuen bilketa Ikastolan Zertarako?

Gabonetako kanpaina amaitu da, baina beharrak ez dira bukatzen, zoritxarrez.

Siriatik eskaera larriak iritsi zaizkigu. Negua da, eta familia askok dena galdu dute. Mantak eta lozakuak behar dituzte baldintza horietan bizirik irauteko. Aipatutako hiru egunetan bilduko ditugu mantak eta lozakuak, ikastolan.

Horretarako, bi elkarrizketa-gela prestatu ditugu. Boluntarioak egongo dira ondorengo ordutegian 10:00-10:20/ 12:05-12:25 zuei gauzak antolatzen laguntzeko. Ordutegi honetan ezin bazarete pasa, gauzak gela hauetan utzi ahal dituzue ere modu txukun batean. Ikasleekin ere bidali ahal dituzue gauzak eta haien irakasleekin batera eramango dituzte gela hauetara. 

Gasteizen ere, pobrezian bizi diren familiak badira. Berakah erakundeak laguntza handia eskaintzen die, baina, gosariak emateko esnea behar dute. Pentsa ezazue une batez, 1.000 litro esne izango balituzte. Hilabete osoko gosariak egiteko hainbeste izango lukete. Ez da zaila: ikasle bat, litro bat esne, ez da gehiago. Gogoratuko gara?

Gizonezkoen arropak ere behar dituzte; edozein adineko gizonezkoentzat. Etxean arropa soberan baduzue, aukera ona da laguntzeko.

Prest zaude?

Bat egingo dugu!!!

 

Euskara