Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

LH6ko ikasleak Lurraskan

LH 6.mailako ikasleak urriaren 7an, 8an eta 9an Lurraskan egon gara.

Lurraska, Gernika herritik bi kilometrotara dagoen "Baserri Eskola" bat da. Lurraskan hiru egun egon gara eta bertako paisaiaz gozatzeaz gain, hainbat ekintza burutu ditugu bertan. Hala nola, errekan aritu gara animaliak eta landareak aztertzen; erleen mundua hurbiletik ezagutu dugu; bertako etxabereekin jarduerak egin ditugu; eta azkenik, Gernika-Lumo herria bisitatu dugu.

Oso ondo pasatu dugu, izan ere, ikaskideekin, begiraleekin, irakasleekin egoteko aukera izan dugu baita gaueko dantza-saioez eta distoketaz disfrutatu ere.

Hona hemen gure argazkiak:

 

Euskara