Educamos Google Apps Moodle      

Postontzia

     

Agenda21

URGATZI A

URGATZI A taldeko ordezkariak hurrengo gutuna bidali digu. ESKERRIK ASKO

URGATZI A

Urte asko pasa dira, asko, saskibaloiarekin erlazionatzen hasi zinetenetik. Guraso batzuek, ez genekien gauza handirik saskibaloiaren inguruan; nik, adibidez, ezer gutxi.

Beti pozik jokatu duzue eta partidak galdu arren, zeuen artean ez zarete inoiz haserretu. Gurasook, haserretu ez, alderantziz, primeran pasa eta barrez amaitzen (izan) ditugu partidak. Taldea jarri duzue zeuen buruen aurretik, garrantzitsua ekipoa izan da eta zuek ekipo horretako partaide izan zarete. Ekipoarekin bat eginda jokatu dituzue partidak, nahiz aurrean aurkari bat edo bestea izan. Denok izan zarete garrantzitsuak, denok izan zarete beharrezkoak.

Hori guztia esanda, kirol mailan eginiko ibilbidea ez da nolanahikoa izan. Ikastolako lagun talde batetik sortutako ekipo batek edozein partida irabazteko ahalmena duela erakutsi baitu. Beraz, amaiera ez, zeuen bizitzetan inoiz ezin ahaztu izango duzuen zerbaiten hasiera daukazue orain zeuen barruan, benetako arrakastaren norabidea nola aurkitzen den ikasi baituzue. EKIPO MODUAN GRADUAZIO BIKAINA lortu duzue urte hauetan guztietan eginiko ibilbidearekin. Eta hori lortzea, bizi ditugun garai hauetan, gauza handia lortzea da.

Unax, Julen, Alex, Aitor, Mario, Eneko, Pello, Joseba, Markel, Hector, Asier, Iñigo, Gorka, Ander, Dena, Jon… eta, nola ez, Borja, egin duzuen bidea handia da. Eta niretzat, ohore handia ikastolan zeuen azkeneko “Presidentea” izana. Nahiz irabazi, nahiz galdu, balore batzuk transmititu ditu taldeak eta jarrera horrek Presidentearen eta ekipoko zuzendaritza guztiaren, GURASO GUZTION HARROTASUNA eta errekonozimendua merezi du. ESKERRIK ASKO guraso guztion izenean, eman dizkiguzuen momentu zoragarriengatik eta erakutsiagatik.

ZORIONAK MUTILAK!!! TXAPELDUNAK!!!

AUPA URGATZI!!!

 

Eneko Egibar Artola - Presidentea

Euskara