Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Young Business Talents

Olabide ikastolako 3 ikaslek parte hartuko dute, Madrilen, Estatu espainiarreko enpresario birtual onenen bila egingo den “Young Business Talents” lehiaketako finalean

Enpresen kudeaketarako erakutsi duten talentuarengatik, Madrilen izango dira, apirilaren 5ean egingo den finalean, Maitane Garcia de Vicuña, Natalia Sebastian eta Ane Barandiaran, Olabide Ikastolako bigarren Batxillergoko ikasleak. Izan ere,“ Young Business Talents” izeneko enpresen simulaziorako programan, puntuazio handieneko Espainiako ehun talde onenen artean sailkatzea lortu dute.

Praxis MMT enpresak garatzen dituen hirugarren generazioko simuladoreen bitartez, ikasle hauek lortu dute haien ezaugera teorikoak praktikan jartzea; baita, modu dinamiko batean, haien enpresak zuzentzea eta kudeatzea ere; benetakoak bailiran egin behar izan diete aurre egoerei; halaber, erabaki onenak hartu behar izan dituzte, sortutako enpresa, merkatuko lehen postuetan jartzeko helburuarekin.

Gaur egun, enpresek asko baloratzen dute, -ezagupenaz eta esperientziaz gain-, pertsonak egunerokoari aurre egiteko duen gaitasuna; taldean lan egiteko, arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko, aldaketetara egokitzeko, modu eraginkorrean komunikatzeko duen ahalmena; enpatia, kreatibitatea…

“Young Busines Talents”, urtez urte sendotzen doan proiektua da, eta Madrilen, apirilaren 5ean egingo den finalean, ikusiko ditugu, proiektuan parte hartu duten 10 mila ikasleren artetik, emaitza onenak lortu dituztenak. Horien artean , Maitanek, Nataliak eta Anek sortutako “Manane” enpresa-taldea izango da; ea lehiaketa guztian egin duten moduan, egoera ondo aztertu eta erabaki onenak hartzen dituzten; animo eta zorte on!

 

Euskara