Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

(12+1). kronika

Arratsalde on guztioi, zer moduz??

 

Gaurkoa azken eguna izango dugu Boisen. Pena izugarria ematen digu etxera itzultzeak, gugatik balitz, uda osoa eman emango genuke. Eskerrak eman nahi dizkiet bidai hau egitea posible egin izan duten guztiei; Bishop Kelly eta Olabide Ikastolari, etorri diren gurasoen senideei, bertako senidei, primeran portatu diren ikasleei eta bertan nire itzala izan diren Cathy eta Maiteri. Mila esker bihotz-bihotzez!!!

Gaur eguerdian Boise Stadiumeko instalakuntzak ikusten egon gara. A ze nolako instalakuntzak!!! Kontuan izan behar da jokalari guztiak amaterrak direla. Espainian futboleko lehen mailako talde askok ez dituzte horrelako zelaiak, benetan ikustekoa dela. Arratsaldean downtownetik bueltaxka bat eman dugu eta gauez, Jokinen familia amerikarraren etxean dinerra izan dugu. Ea itzulerako bidaia ondo egiten dugun, ikasle batzuk desiatzen daude Franfurteko hegaldia galtzeko eta horrela futboleko munduko kopa Alemania bertatik ikusteko. Nik nahiagoko nuke Euskal Herritik ikusi...

 

Ondo izan eta mila esker guztiagatik.

 

Besarkada handi bat.

 

Ibon

[Argazki galeria]

Euskara