Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Kronika Boise-tik

Arratsalde on, Boisetik!!

Aurten Boiseko (Idaho) Bishop Kelly High Schoolekin elkartruke bat hasi dugu. Boisera, astearte honetan, uztailak 19, Ane Eiguren, Nikole Leanibarrutia, Itziar Arrazola eta Irantzu Picatoste heldu dira Andone Ruiz Urangarekin. Asmoa Boisekoekin elkartruke bat sendotzea da. Aurten 4 ikaslekin hasi arren hurrengo ikasturterako ikasle gehiago ekartzeko aukera izatea espero dugu.

Asteartean Boiseko familiek aireportuan agurtu gintuzten. Bertara Rich Raimondi ere bertaratu zen, Bishop Kellyko lehendakaria. Hilabete emango dugu hemen ingelesa ikasten, praktikatzen eta euskal diaspora ezagutzen.

Gaur Boiseko udal parkean elkartu gara guztiok eta picnic bat izan dugu. Ikasleak oso gustura daude beraien familiekin eta beraien ingelesean sakontzen ari dira. Asteazkenerako rafting dugu antolatua. Hiri honetan kirol ohitura handia dago eta aukera izango dugu zenbait ekintza burutzeko.

 

Uztailaren 31ean S. Inazio ospatzen dute. Bertan dauden euskaldunok parkean bildu eta elkarrekin pasatzen dute eguna gure ohiturak mantenduz. Harrigarria da zenbat euskaldun amerikar euskaraz hitz egiten duten! Merezi du ikustea hemengo euskaldunok ipintzen duten indarra gure ohiturak eta kultura mantentzeko.

Boisetik, Andone Ruiz Uranga

Zuzendari Pedagogikoa

 

Boiseko euskaldunetaz gehiago jakin nahi?

Basque Center

San Inazio Festival (Boise)

Euskara