Tantaka
2 Azaroa, 2021

Solasean...

esplorazioa , ikastola , bizitzaautonomoa , etorkizunerakoprestatzen

A zer nolako kurtso hasiera!

 

Aurreko hilabetean esan genizuen gure ikasketen barruan egunerokotasuneko eta etorkizuneko autonomia sustatzen zuten hainbat ekintza lantzen genituela. Eta guzti hau prozesu bat denez, pixkanaka-pixkanaka berritzen goaz.

 

Hilabete honetan adibidez, ekintza berri batekin hasi gara: KLETA-KLETA BIZIKLETA!

 

Hasieran beldurra, urduritasuna, poztasuna… eta horrelako sentimenduak izaten hasi ginen. Izan ere, bizikletan ibiltzen dakigun arren, oso momentu puntualetan eta gidatuetan erabiltzen dugu. Baina aurten… aurten bizikleta Gasteizera jeisteko erabiltzen hasi gara! 

Ostegunero hirira goaz erosketak egitera eta hilabete honetan bizikletaz joan eta etorri gara. Sekulako esperientzia izaten ari da guretzat!

 

Momentuz oso egun eguzkitsuak izan ditugu eta ostegunero gure aurrerapusuak ikusi ditugu bizikletaren gainean. Ea azaroak zer nolako eguraldia ekartzen digun!

 

Eguzki orduak gutxitzen doazen heinean gure ortua poliki-poliki kentzen joateko unea iritsi da. Gure ortuko jakiei esker gure ostegunetako sukaldaritzaz gozatzeko aukera ematen digu, hala nola, berenjena tapak, adibidez. Hurrengo hilabete hasieran barruko ortua eraikitzen hasiko gara. A ze gogoak!

 

Errealitatean kokatzeko gure inguruko elikagaiak zein kulturak ere ezagutzen ari gara eta horretarako, mundu erraldoi honetako kontinente eta herrialde ezberdinak bisitatzen ari gara ordenagailuan informazio bilatzeari esker. Bazenekiten frantzian arratoi partekatua jaten zutela? 

 

Gaur hilabeteko azken eguna ondo amaitzeko, ostiralero bezala, pianoan erritmoak eta irakurketa lantzen ibili gara. Ostean, igeriketara joan aurretik hildakoen eguna ospatzeko gozogintzan “sargar tarta beldurgarria”, xaguxarrak eta hilobiak egin ditugu. Buuuuhh!!!

 

Zubi ona pasa danok!

 

  

Beste albiste batzuk...

Gune segurua eta atsegina

konfiantza , seguridad , ziurtasuna , convivencia , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpenak , confianza

Tantaka

aniztasuna , konfiantza , formación integral , esplorazioa , kohesioa , etorkizunerakoprestatzen , bizitzaautonomoa , inklusioa , komunitatearenerabilpena

Hizkuntzak eta kultura: Frantsesa

equipo , taldeanlaguntzen , hizkuntzak , frantsesa , atzerrikoohiturak

Ikus entzumen kulturala

aprendizaje , diversión , esplorazioa , kohesioa , ikus-entzunezkoak