Olabide Tantaka
2021-9-30

Solasean...

heziketa , garapena , prestakuntza , inklusioa , iraunkortasuna , konpromezua , orientazioa , aniztasuna , ikaskuntza , gozamena

Bueltan gaude!!

Oporrak bukatu dira eta ilusioz beterik lanean hasteko prest gaude. Pasaden urteko ikaskuntzari jarraipena ematen hasi ginen gure gelan irailaren 8an.

Lehenengo bi asteak, ikastola osoarekin batera, 0 unitatean murgildu ginen talde kohesio lanetan eta burmuinaren inguruan gehiago ikasiaz. Behin hori amaitzean, tantaka proiektuarekin jarraitu dugu, izan ere, bizitzari aurre egiteko behar ditugun trebetasunak eta herramientak ikasten ari gara proiektu honi esker.

    - Gure inguruan gertatzen diren berriez solasaldian ibiltzen gara

    - Matematikak jolasen bitartez lantzen ditugu

    - Gure hizkuntza lantzen eta zaintzen dugu

    - Gizarteko arauak ikasten ditugu

    - Erosketak eta gizarte etxeetara joaten gara astean behin

    - Garraio publikoak ezagutzen ari gara Gasteiztik ibili ahal izateko

   

Baina zenbait gauza gehiago ere ikasten ari gara tailer ezberdinei esker, besteak beste, sukaldaritzan, ortuko bizitza ikertzen eta igeriketan gure motrizitatea eta norberaren zaintzan arreta jartzen. Pianoa ere jotzen dugu, horrela, adimen musikala eta gaitasun kognitiboak indartzen ditugu ondo pasatzen dugun bitartean.

Amaitzeko, gure zerbitzuak ere martxan jarri ditugu, zein poza!

Kopistegia eta garbiketa zerbitzuekin aurrera jarraitzen dugu. Irakasleek behar duten materiala eskatzen dugu eta ondoren banatu egiten diegu astero. Bestetik, Ainhoarekin, eraikuntzako garbiketa mantentzean ikasten ari gara, ondoren, gure etxean praktikan jartzeko, lehioak garbitzen, hautsa kentzen eta erratza pasatzen, adibidez.

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

Tantaka

heziketa , garapena , prestakuntza , inklusioa , iraunkortasuna , konpromezua , orientazioa , aniztasuna , ikaskuntza , gozamena

TANTAKA: Galletas

ikastola , konpromezua , gozamena , orientazioa , prestakuntza , inklusioa , ohiturak , kultura , komunitatea