Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Gaurkoan Oihaneder Euskararen Etxetik www.oihaneder.eus

Iñaki Lazkano eta Dorleta Martinez de Albeniz gurekin aritu dira, DBH4 eta BATX1 mailetan Gazte Sortegiak (Sormen Laborategia) ekimenari buruzko aurkezpena egiten. Eskerrik asko bisitagatik!

 

Pasa den irailaren 23tik 25era DBH2B eta Eko ikasleak Lekeitiko Trinkete Aterpetxean egonaldia izan genuen.

[Hemen argazkiak ikusgai]

Kaixo lagunok! 

Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleak gara eta irailaren 3tik 17ra Alemaniako Wurzen izeneko hirian egon gara, bertako familiekin bizitzen. Bertan hainbat ekintza egin ditugu eta primeran pasatu dugu, alemana ikasten eta jende berria ezagutzen.

Gure alemana indartzeko Magnus-Gottfried-Lichtwer-ikastetxeko klaseetan parte hartu izan dugu, eta “Aztarnak bilatu, aurkitu eta utzi” deituriko proiektu batean aritu gara lanean. Proiektu honetarako proposatu diguten aztarnen bila ibili gara eta gureak ere bertan utzi ditugu hainbat mural eginez.

Hiru hiri bisitatu ditugu:Leipzig, Berlin eta  Dresden, Sajoniako hiriburua. Hemen, besteak beste, Sajoniako Legebiltzarra bisitatu genuen. Hortaz aparte, mendira joan ginen sächsische Schweiz izeneko parke nazionala ezagutzera.

Aste bi hauetan zehar kultura eta bizimodu ezberdin bat ezagutzeko aukera bikaina izan dugu, baita hango eskolaren funtzionamendua ere. Azken honek arreta deitu digu, izan ere oso ezberdina da gurearekin alderatuz. Beraietaz hainbat gauza ikasi beharko genituzke.

Laburbilduz, bidaia honen helburua bete dugula esango genuke, alemana ikasi eta bertako jendearekin harreman sendoak sortu ditugulako.

[Argazkiak ikusi]

 

Hemen dituzue Lh4ko ikasleek Armentian egindako ekintza batzuen argazkiak. ZEIN ONDO
PASATU GENUEN!! :).

[Ikusi argazki gehiago]

 

2019-2020 Lurraskako barnetegiaren inguruko dokumentuak

Hauek LH 2 LH4 eta LH6. mailako ikasleentzako soilik. Gurasoen sinadura beharrezkoa da.

DATAK

LH2 urriak 2, 3 eta 4

LH4 irailak 30, urriak 1 eta 2

LH6 urriak 7, 8 eta 9

PDF iconIrteeretarako baimena

 

Asteburu honetan, gure ikastolako IRAIA ARIZTI eta IZARO URRESOLA Playa de Aron ospatu den estatuko Robotikako WRO txapelketan egon dira eta hauxe kontatzen digute:

"Oso esperientzia polita izan da, lagun asko egin  ditugu eta gure Ikasbideako lagunekin oso ondo eramaten garenez elkarrekin egon gara".

ZORIONAK egindako lanagatik neskak!!!

Gaurko eguna Armentiako basoan zein zelaian igaro dugu.

Goizean goiz basotik barrera ibilbide labur bat egin dugu, eta ondoren, bertako zelaian 6.mailako lau gelak elkarturik kidetze jolasak burutu ditugu.

Goiz ederra pasa dugu. Hona hemen, goizeko hainbat argazki.

 

MENUAK

Menuak GASCAko web gunean:  http://menus.grupogasca.com/eu/centros-privados.html    Kodea sartu:  olabide45

ERABILERA

TARIFAK

ALERGIAK

(informazioa zabaldu)

 

Orriak