Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Arratsalde on, Boisetik!!

Aurten Boiseko (Idaho) Bishop Kelly High Schoolekin elkartruke bat hasi dugu. Boisera, astearte honetan, uztailak 19, Ane Eiguren, Nikole Leanibarrutia, Itziar Arrazola eta Irantzu Picatoste heldu dira Andone Ruiz Urangarekin. Asmoa Boisekoekin elkartruke bat sendotzea da. Aurten 4 ikaslekin hasi arren hurrengo ikasturterako ikasle gehiago ekartzeko aukera izatea espero dugu.

Batxiler 2. mailako ikaslea izan den Nahia Ispizuak, aurtengo Hautaproban Arabako notarik altuena lortu du; 9, 6 bat, hain zuzen ere. Zorionak!!!

Gehiago jakin nahi?

"Una chica diez", Diario de Noticias de Álava

"Sólo con atender en clase tienes ganado el 50%", Diario Vasco

Aurreko urtean EFQM Europar Saria lortzearen aitorpen gisa, Olabide Ikastola Europako instituzioak eta hiriburua bisitatzera gonbidatua izan zen.

Ekaineko 26tik 28ra Olabide osatzen dugun kideak, zuzendariak, langileak, ikasleak.., Bruselasera abiatu ziren. Brujasko hiria bisitatu ondoren, EFQM-ko egoitzan egon ziren, bertoko langileekin solasean eta urrian jasotako sarien inguruko kontuak elkarjartzen.

Besteak beste, gure seme-alaben arrakasta akademikoa indartzeko pista batzuk eman zizkigun eta baita euren autoestimua igotzeko aholku batzuk ere. Oso interesgarria izan zen, eta,hortaz, materialak zuekin konpartitzea erabaki dugu.

Zer da Golden5 proiektua? (info+)

EUSKO IKASTOLA BATZA (EIB) Ikastola elkartea lau ikastolek sortu zuten 1986.urtean: Bizkaiko LAUAXETA eta LAURO, Gipuzkoako EKINTZAk eta Arabako OLABIDEk. Gaur egun elkartea 12 ikastolek osatzen dute eta 10.000 ikasle baino gehiago biltzen ditu, Ikastoletako ikasleen %25a hain zuzen.
 

Arratsalde on, Boisetik!!
 
Aurten Boiseko (Idaho) Bishop Kelly High Schoolekin elkartruke bat hasi dugu. Boisera, astearte honetan, uztailak 19, Ane Eiguren, Nikole Leanibarrutia, Itziar Arrazola eta Irantzu Picatoste heldu dira Andone Ruiz Urangarekin. Asmoa Boisekoekin elkartruke bat sendotzea da. Aurten 4 ikaslekin hasi arren hurrengo ikasturterako ikasle gehiago ekartzeko aukera izatea espero dugu.
 

Aurreko urtean EFQM Europar Saria lortzearen aitorpen gisa, Olabide Ikastola Europako instituzioak eta hiriburua bisitatzera gonbidatua izan zen.
Ekaineko 26tik 28ra Olabide osatzen dugun kideak, zuzendariak, langileak, ikasleak.., Bruselasera abiatu ziren. Brujasko hiria bisitatu ondoren, EFQM-ko egoitzan egon ziren, bertoko langileekin solasean eta urrian jasotako sarien inguruko kontuak elkarjartzen.
 

Joan den ostiralean, urriak 14, Olabide Ikastolak eta Necochea Ikastolak (Argentina) elkarlanerako hitzarmen bat sinatu zuten.
 
Necochea ikastola 2008an jaio zen Necochean, Buenos Aires probintziaren hegoaldean. 30 ikasle zituen haurtzaindegi hori, pixkanaka-pixkanaka hazten joan da eta gaur egun 90 ikasle esertzen dira bere ikasgeletan. Beraien asmoa DBHn ere euskaraz ematea da, beraz, gure babesa eta laguntza jasotzen duen hitzarmen sinatu dugu, guretzat Argentinako euskal diasporaren ezagutza aberastea eta gertutik bizitzeko aukera polita izango delakoan.
 

Orriak