Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Leyre Hernández (batx2B) Fisikako olinpiadetako 2016ko Euskadiko fasean laugarrena geratu da.

Printzipioz lehenengo hirurek Sevillan apirilaren 22tik 25era bitartean egingo den Estatuko fasean parte hartuko dute baina Leyre lehenengo erreserba izango da.

Zorionak Leyre!!!

 

Guraso agurgarriak:

Datorren Martxoaren 22an, asteartea, Ahotsu eguna ospatuko dugu Ikastolan. Honetarako, abesti berri bat sortu dugu eta zuen seme-alabekin abestu eta ikasi dezazuen bidaltzen dizuegu.

 

Portaera ekintzaileak sustatzen Olabide ikastolan

Hasieratik ez bazaude motibatuta oso zaila egiten da edozein egitasmo aurrera eramateko eskatzen den esfortzuari aurre egitea.

Ikasturte honetan Batxilergoko ikasleek horretan jardun dute. STARTinnova programan parte hartuz ideia bat sortu, edota identifikatu dute eta ondoren, hortik eratorritako egitasmoa garatzea izan da egin duten esfortzua.

[Gehiago irakurri]

[Argazkiak ikusi]

Urtarrilaren 30ean, gure ROBOTIKA taldeko 10 ikaslek (LH6 eta DBHkoak), Olabide Ikastolaren izenean, Iruñean ospatu zen FIRST LEGO LEAGUEn parte hartu zuten.

Ikastolak horrelako txapelketa batean parte hartzen zuen lehen aldia zen eta esperientzia berri bat bizitzea zen gure helbururik garrantzitsuena.

Bertan 23 talde aurkitu genituen (Zaragozako bat, Gasteizko bi eta Nafarroakoak beste guztiak) eta hara gure sorpresa! Egun osoan frogak egiten pasa ondoren, 10.ak izan ginen eta horretaz gain PROGRAMAZIO SARIA jaso genuen. Ez genuen espero, kontuan izanda parte hartzen zuten beste taldeek esperientzia handikoak zirela bai Robotikan eta baita horrelako ekitaldietan!

 

[Hona hemen gure ikasleen iritziak]

Ikusi berria El Correo egunkarian

Hementxe, pasa den astean Rafael Cristobalek ikastolan emandako hitzaldia ikusgai duzue:

Rafael Cristobal: La pedagogía de la confianza en la Educación Infantil y el aprendizaje

 

Osorik ikusteko klikatu hemen:

https://youtu.be/DC3PLF_V8r4

 

Orriak