Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

 

Joseba Arbilla, Ander Apaolaza, Alex Michajlowki eta Alex de Aranzabal,Olabide ikastolako ikasleak dira, eta apirilaren 8an Young Business Talents Lehiaketako finalean sailkatuz, 9 simulazioan irabazleak izan ziren, ondo pentsatuta hartu zituzten erabakiak eta beren alegiazko empresa kudeatzeko diseinatutako estrategiekin emaitza hoberenak lortu baitzituzten. Orain, haien ikaskideak diren Unai Zugazua, Cesar Ferreiro, Ander Atin eta Aritz Aginagalde Nebrijako Unibertsitateak antolatutako Gazte Ekintzaileean Lehiaketan 20 proiektu hoberen artean aukeratuak izan dira eta apirilaren 29an  talde finalistekin Madrilen egin den Ekintzaileen Ferian Proiektu Berritzaileenaren Saria jaso dute “Carbitror” izenako lanarekin. Horrela, iazko emanaldian, “Vega” proiektuarekin ikastolak lortu zuen sari bera eskuratu da aurten ere.

Ez dira ikastolan apunteak eta irakaslearen edukiak alde batera utziz  jakinmina sortzen duen erronka baten aurrean “denbora galtzen” egon diren ikasle bakarrak. Erronka honek ikasten jarri ditu, esfortzu batean murgildu dira, jokuan, eta ikastea den abentura baten protagonistak bihurtu dira: benetako egoera errealak aztertu eta ikertu, arazoen aurrean soluzioak proposatu, emozioak integratu, taldean lana egin, zailtasunen aurrean sortu etab..Emaitza paregabekoa da, ikasitakoaz gogoratzen diren egiatatzeko ez da beharrezkoa izango azterketarik egitea.

[Argazki gehiago]

2016ko apirilaren 21ean, Montehermoson, gure ikaslea den Leire Hernandez irabazlea izan dela jakinarazi ziguten.

ZORIONAK!!

Jarraian, Olabide Ikastolan publizitatea jartzeko ditugun aukera ezberdinak azaltzen dira. Zalantzak egotekotan edo informazio gehiago behar izatekotan jarri gurekin harremanetan.

ikastola@olabide.com

Gaur, apirilak 20, Alvaro Arbina idazlea gure ikastolan egon da.

Alvaro Arbina, 25 urteko Gasteizko arkitekto bat da. Gaur egun, Diseinu eta Arkitektura enpresa batean egiten du lan baina 2016ko urtarrilean, bere lehendabiziko eleberria argitaratu zuen "La mujer del reloj".

Thriller historikoa da, Napoleonen aurkako independentziako gerran girotua.

Gazteizko Udalak antolatzen duen Gazte Hitzak Lehiaketaren kontakizun semifinalisten artean Olabideko hiru ikasle daude:

EUSKARAZKO MODALITATEAN, 14-18 URTE 

"Isiltasun burrunbatsua"

Leire Hernández Palacios

GAZTELANIAZKO MODALITATEAN, 14-18 URTE

"Un juego de ajedrez brillante"

Ane Hernández Gracianteparaluceta

"Mnemósine"

Arrate López Valencia

ZORIONAK!!

Apirilaren 21ean, Montehermoson, arratsaldeko 19:00etan, bloke bakoitzeko irabazlearen izena zabalduko da, baita ohorezko aipamenak ere.

Gaur, apirilak 8, gure Batx 2. mailako ikasleak diren Alex de Aranzabal, Ander Apaolaza, Joseba Arbilla eta Alexander Michajlowski Joxean Zubeldia irakaslearekin batera Madrilera joan dira. Nivea ESIC Young Business Talents txapelketan parte hartu dute eta finalera pasa dira.

http://www.youngbusinesstalents.com

ZORIONAK TALDE!

 

Lander Ruiz de Ocendak (2001 promoziokoa) Frantziako Espazio Agentzian lan egiten du eta El Correo egunkarian elkarrizketatu dute:

Orriak