Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

    

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu enegarrenez Olabide Ikastolan. Aurretik lana dugun arren, badugu zer ospatu eta egun berezia izan da beste urte batez gurean, ia ikastola osoa dantzan jartzeraino. Ahotsu ibili da bere lagun eta musikariekin Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan. DBH1eko ikasleek eurek egindako euskararen totemak ikusgai jarri dituzte Olabide eraikineko Areto Berrian. Kidetze-ekintza anitzak burutu dira: DBH2, DBH4 eta Batxilerreko ikasleek Mintzodromo banatan hartu dute parte. Aneguria etorri da DBH3, DBH4 eta Batxilerreko ikasleekin musikaz jardutera. Kidetze-jolasak egin dituzte DBH1 eta LH1 zein LH2ko ikasleen artean. DBH3ko ikasleek LH6ko ikasleen galderei erantzun diete. DBH1, DBH2, BATX1 eta BATX2 mailetako dantzariek dantza-plaza bideratu dute kideentzat. Oihana ipuin-kontalari aritu da LHko ikasleekin, HHko zein LHko ikasleak kantuan eta dantzan aritu dira euren artean. Kantari emanaldia ere izan dugu gurean. Beste behin euskarak batu gaitu. Eta hori guztia gutxi balitz, denok Lau Teilatu kantatuz EITBk antolaturiko maratoian ere parte hartu dugu; horrela, Olabiden ere haurren minbizia ikertzera bideratutako ekintzaren parte izango gara.

Eskerrik asko guztioi eta ez ahaztu: euskarak 365 egun!

[ARGAZKIAK] eta [BIDEOAK] ikusgai

 

-Txapelketa abenduaren 28an izango da Olabide Ikastolan, goizean zehar.

-1979an eta 1994an bitartean jaiotakoek parte hartu dezakete soilik (25-40 urte bitartean).

-Txapelketan ikasle ohiek zein hauen koadriletan daudenek parte hartu dezakete (ez da beharrezkoa denak ikasle ohiak izatea).

-Taldearen osaketa partaideen eskuetan geratuko da, kopuru minimoa 8 eta gehiengoa 15 delarik.

-Futbol 7 edo saskibaloia (5x5) aukeratu daiteke, taldeak mixtoak izan daitezkeelarik (ezin da bi kiroletan parte hartu).

-Izena emateko epea abenduaren 15ean bukatuko da.

-Apuntatzeko epea amaitu ostean talde guztien arduradunekin harremanetan jarriko gara, informazio zehatzagoa emateko asmoarekin.

-Izen emateak plataforma honen bitartez onartuko dira soilik.

-Partiduetan zehar gertatu daitezkeen lesioetaz ikastola ez da kargu egingo.

-Taldearen izen-ematea egiteko egin klik HEMEN

Gaur Zezilia Deuna ospatu dugu. Hementxe bideoa eta argazki batzuk:

Argazkiak ikusi

ZORIONAK!!

Azaroaren 23an Olarizuko Merkadonan izango gara elikagaien bilketa erraldoia egiten.

Gure ikastolako DBH4 eta BATX1 mailako ikasleak han izango dira elikagaiak biltzen. Ikastolako ikasle guztiei, txikiei eta nagusiei, jakinarazi diegu zein garrantzitsua den hau egitea eta zelako beharra dagoen gure hirian.

Horregatik gonbidatzen zaituztegu larunbatean Olarizuko Merkadonatik pasatzen eta zuen ekarpena egiten, ekarpen txiki asko.....ekarpen handi!

Mila esker aldez aurretik zuen laguntzagatik!

Agur bero bat eta larunbat arte!

Elkartasun Taldea

Jarraian, azken hiruzpalau astetan seigarren mailako ikasleak burutu ditugun eskultura eta eskulanen erakusketako argazkiak ikus ditzakezue.

Gustatzea espero dugu

2019 LH6 Arte galeria

Hemen dituzue Lh4ko ikasleei Sarriara egindako irteeran ateratako argazki batzuk. Blai eginda bukatu genuen baina ZORAGARRI pasatu genuen!! GORA URA!!

2019 LH4 Sarria

Argazkiak ikusi

 

Urriaren 23 eta 24ean, asteazken eta ostegunean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Gasteizko alde zaharrera joan ginen Gasteizko muralak ikustera. Oso ondo pasa genuen, nahiz eta eguraldia alde ez genuen izan.

  2019-10-23/24 LH3 Gasteizko muralak [argazkiak ikusi]

Orriak