Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

https://www.olabideikastola.eus/eu/ateakzabalikazaroak929

Maiatzean, Mikel Valverde idazle gasteiztarra gurekin egon zen, berak idatzitako “Skaters en el filo” liburuari buruz hitz egiteko, DBH 2. mailako ikasleok irakurri egin genuen eta .

Honez aparte, idazlearen lana zertan datzan baita komentatu zigun ere.

Esperientzia oso interesgarria iruditu zitzaidan, lan honen inguruan asko ikasi nuelako. Berak esan zigun mundu guztiak diola bere lana oso erreza dela, baina ezjakintasunaren aurrean horrelako komentarioak egiten ditugu.

DBH 2. mailako ikasle bat

Olabide Ikastolan egindako arropa eta elikagaien bilketak arrakasta izugarria izan du.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Gazteizko Udalak antolatzen duen Gazte Hitzak Lehiaketaren kontakizun irabazle artean Olabideko hiru ikasle daude:

Euskarazko modalitatean Unai Zugazua eta gaztelaniazko modalitatean,  Markel Varona eta Ane Hernández.

ZORIONAK!

  

Sariak Espido Freire eta Bernardo Atxaga idazleek banatu dituzte. Sariek gazteen sormena sustatzea dute xede, hainbat adierazpen-hizkuntzarekin –artea, literatur, argazkigintza, musika, dantza, eta abar – esperimentatzeko eta sortzeko programak baliatuta.

Udaleko webgunea zabaldu

Gure LH 6. mailako ikasleak diren, Estitxu Mediavilla, Xabier Amador eta Manex Ibabek larunbatean Arabako VII. Olinpiada Matematikoen txapelketan parte hartu zuten. Hirurek esperientzia oso polita bizi izan zuten. Aipatzeko Xabier Amador lehenengo hamar partaideen artean sailkatu zela.

ZORIONAK!

Arrate Lopez Valencia,  batxilergoko 2. mailako gure ikasleak, laugarren postua lortu du Ekonomiako IX. Olinpiadetan. Froga hau Euskal Herriko Unibersitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egin zen apirilaren 8an. Matrikula-tasen diru-itzultzearekin saritua izango da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasten den graduren batean matrikulatzen bada 2017/2018 ikasturtean.
ZORIONAK ARRATE!!!!!

Horrez gain, Ikastetxe bakoitzetik nota onenak atera dituzten hiru ikasleen kalifikazioen batezbestekoa kontutan hartuta, Olabide ikastola bigarren  postuan sailkatu da.

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Kultura Ondarea Saria lehiaketan Batxiler 1go mailako ikasle batzuek parte hartu dute. Hona hemen eginiko bideoa:

 

LH 6. mailako Victoria Garcia eta LH 5. mailako Maddi Mouriz eta Xabier Falcon Bide Hezkuntzako Parkearen 2016/2017 ikasturteko XV. marrazki lehiaketan irabazle izan dira.

 ZORIONAK EGIN DUZUEN LAN BIKAINAGATIK !!

Orriak