Educamos Google Apps Moodle      

Postontzia

     

Agenda21

https://www.olabideikastola.eus/eu/20192020Testuliburuak

Azken berriak

Gabon berriz ere, zer moduz??
Hau beroa duguna Estatu Batuetan!!!!! Kalean ezin da egon. Gaur goizean Idaho Hockey World izotz pistan egon gara patinatzen, freskatzeko modu paregabea. Ahoa bete hortz geratu gara bertako patinatzaileek egiten zituzten txiribueltekin, ondoko izotz pistan hockeyan ari ziren ume batzuk eta Ibon gogoekin geratu da sticka hartu eta eurekin jokatzeko. Honen ostean erosketa batzuk egin ditugu ondoan zegoen outlet batean, Levis eta Reebokeko dendak hustu egin ditugu. Eta gauean Amumas says no taldearen kontzertuan egon gara, pena izan da Idahoko estatuan 21 urte ez dituzten pertsonek tabernan ezin dutela egon. Hau ikusita ikasleek kotxea hartu eta ilunabarra menditik ikustea erabaki dute. Bihar uztailaren 4a... egun berezia hemengoentzat.
Ondo segi lagunak.
Ibon
[Argazki galeria]

Gabon guztioi, zer moduz??
Gaurkoan, ikasleekin Boiseko urparkean izan gara. Goizeko 11:00tan sarreran geratuta geunden. Bero ikaragarria egin digu egun guztian zehar. Oso ondo pasa dugu!!! Egin beharreko ekintza guztiak egin ditugu; Olatuak, urjauziak... Txoritxo batek esan digu, Andereren oihuak Euskal Herrira ere iritsi direla. Bihar izotz-pistara joateko asmoa dugu eta gauean, euskal kontzertu batera: Amumas says no. Lekuonan gaueko 20;00tan, animatzen bazarete, badakizue non dagoen, esan digute Joselu anaien antzekoak direla, dantza apur bat ingo deu...
Ondo segi.
Ibon
[Argazki galeria]

Gabon guztioi, zer moduz??
Hemendik betiko moduan, ezin gelditu gabiltza. Eguerdian Estatu Batuen partida ikustera joan gara, Estatu Batuetako taldeak  90. minutuan izandako aukera garbia sartu izan balu, gure anai amerikarrak ezin zoriontsuago egongo ziren orain. Taberna bat topatu ahal izateko mila guatsap, ikasleak horrela dabiltza, toki berri batera heltzerakoan kaixo esan beharrean wifiko pasahitza eskatzen dute, batek toki batera, besteak bestera... Azkenean betiko tokian amaitzeko; Lekuonan. Zaila da 21 urte azpikoentzat lekua topatzea modako tabernetan. Bazkal ostean kafetxo bat hartu eta erosketa batzuk egin ostean, Bishop Kellyra joan gara futbol partidutxoa jokatzera. Ez gaude ohituta horrelako zelaietan jokatzen, baina primeran pasa dugu. Eta bukatzeko, bertako senideei musean irakatsi diegu, esperientzia izugarria da musean ingelesez egitea. Frogatu nahi izanez gero, badakizue, hona etorri...
Bihar arte.
Ibon
[Argazki galeria]

Egun on guztioi, zer moduz??

 

Hemendik dana primeran, eguraldi zoragarria egiten du, hori bai, asteazkenerako 35 graduko tenperaturak iragan dituzte, saiatuko gara ur hotza gainean eramaten, hau ikusita izotz pistara patinatzera joatea erabaki dugu. Bihar Estatu Batuen partida Belgikaren aurka ikustera joango gara Lekuonara Ezetz uste genuen, baina hemen soccerraren jarraitzaile sutsuak dira, jende asko lanetik irten egiten da partidak ikusi ahal izateko. Arratsaldean Bishop Kellyra joango gara lagun arteko futbol partidutxo bat jokatzera eta gauean, mus partidatxoa. Gaurkoan batzuk Boiseko Haur Hezkuntzako Boiseko Ikastolara gerturatu egin dira bisitatxo bat egiteko. Ikaragarria da hemengo ume txikitxoek nola egiten duten euskeraz. Eta arratsaldean, ohitura amerikarrei jarraituz, barbakoa.

 

Ondo segi lagunak,

 

Besarkada bat.

 

Ibon

 

[Argazki galeria]
[+berria euskalkulturan]

Arratsalde on, zer moduz?? Hemendik dana primeran. Ikasleak oso gustora daude bertako familiekin. Larunbatean ikasle gehienak Boiseko kontzertuetan egon ziren. Giro ezin hobea, beroa, txoznak, musika ona... Eta dantza eta dantza. Aste honetan futoleko entrenamenduak, mus partidak eta izotz pistara joateko asmoa dute.
[Argazki galeria]
[+berria euskalkulturan]

Gaurkoa beste egun polit bat izan da Boisen. Goizez Estatu Batuen partida ikustera joan gara denak. Nahiz eta Alemaniaren aurka 1-0 galdu, final zortzirenetara pasa dira eta Belgikaren aurka jokatuko dute.
Arratsaldez, Sararen familia Amerikarraren etxera joan gara afari-merienda bat egitera. A ze nolako etxea!!! Igerilekua eta boleiboleko zelaia eta guzti zuen. Igerilekuan bainatuko gara eta Andere eta Ibon arropa eta guzti sartu dituzte. Honen ostean boleiboleko partida jokatu dugu USA vs Euskal Herria, eta garaile irten gara 22-25, partida berdindua egon da, baina epailea, Larraitz, gure alde zegoenez ba...
[Argazki galeria]

Olabide Ikastolak, “hego haizea dabil” Olabide Ikastolaren historia bizia Gasteizen (1963 - 2013), liburua aurkeztuko du ekainaren 5ean, osteguna, goizeko 10:00etan. Liburuak 1963an Olabide Ikastola sortu zenetik gaur arteko 50 urteen historia biltzen du.

Miel Anjel Elustondo kazetariak egin du ikerketa eta idazketa lana. 5  hilabete iraun duen lanketan hainbat elkarrizketa egin ditu, Andoni Perez Cuadrado, Izaskun Arrue, Isabel Iturbe, Pedro Elosegi, Eneko Oregi, Jose Ramon Berzosa…. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak lagundu du liburuaren argitalpenean.

[Gehiago irakurri]

 

Gaur gure irabazleei (Iker Barrero, Johanna Stammer eta Unai Herrero) diploma eman diegu ikastolan.
[Argazki gehiago]

 

Orriak