Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Gaur Txitxiburduntzi eta Eguen Zuri ospatu dugu Haur Hezkuntzan. Abesbatzaren bisita izan dugu eta txistorra jan dugu Euskal Herriko ohitura hau jarraituz.

Bideoak ikusi

Argazkiak ikusi

Gaur Txitxiburduntzi eta Eguen Zuri ospatu dugu Haur Hezkuntzan. Abesbatzaren bisita izan dugu eta txistorra jan dugu Euskal Herriko ohitura hau jarraituz.

Bideoak ikusi

Argazkiak ikusi

HH6ko Makilakixki antzerkiaren bideoak prest!! Ikusi eta disfrutatu!!

https://www.olabideikastola.eus/eu/BideoKanalak

 

Datorren ostiralean, otsailak 8, HH5. eta HH6. mailako gurasoei zuzendutako Familien Formazio saioa izango dugula gogoratu nahi dizuegu.

Landuko dugun gaia: Haurraren miatzeko senan oinarrituta beldurren eragina.

ZELAIA eraikinean, lehenengo solairuko LH6-A gelan, 17:00etatik 19:00etara izango da.

Saio bakoitzera etorri aurretik, mesedez, eman ezazue zuen izena hurrengo estekan:

Olabide ikastolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Gabonetako Kanpainan bildu izan dugun diruagatik. Guztira 4.642,74 € biltzea lortu izan da, eta orain “Zure esku dagoena, erantzunik hoberena” lemapean aurkeztutako 3 proiektuetara bideratuko dugu laguntza hau. (Xehetasunak ikusi)

Ikastolako 2018-2019ko Gabonetako Kanpaina honetan bildu dugun diruarekin erantzunik hoberena eman dugula uste dugu. Behar handiak daude mundu honetan, baita gure inguruan ere. Aurten hau izango da gure erantzuna eta eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi Greziako errefuxiatuen izenean, Nairobiko umezurtzen izenean eta Kinshasan mediku zerbitzuak jasoko dituzten guztien izenean…        

ESKERRIK ASKO!!!!!

DBH 2ko ikasleekin norberaren nortasunari buruzko proiektu diziplinartekoa egin genuen 1. ebaluazioan zehar, Balio Etikoak eta Plastika materien artean, Irantzu Lekue artista gasteiztarraren laguntzarekin.

 

 

Gaur Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguista Olabide Ikastolan izan da batxilerreko ikasleekin. Eskerrik asko, Kike gurera etortzeagatik eta eskerrik asko parte hartu duten ikasle guztiei ere!

 

Argazkiak ikusi

ZURE ESKU DAGOENA DA ERANTZUNIK ONENA

Mundua hobetzeko zer egin genezakeen galdetzen badiogu gure buruari, erantzunik  onena gure esku dagoen hori izango da.

Olabide Ikastolako Gabonetako Kanpaina honek aukera hori ematen digu. Ikasleek ezagutuko dituzten egoeren eta pertsonen inguruan egindako bideoan horrela adierazten digute. Merezi du ikustea. Eskerrik asko!

 

Orriak