Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Argibide guztiak https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/ web orrian lortu daitezke eta inprimakia, behar bezala beteta eta sinatua, telematikoki edo ikastetxe honetako idazkaritzan aurkeztuko da irailaren 30etik urriaren 29ra.

 

Iaz beka eskatu zutenek, beka eskaera orria idazkaritzan jaso behar dute

https://www.euskadi.eus/hizkuntza-ikastaroak-atzerrian-uda/web01-a3helebi/eu/

Eskaera betetzeko epe ofiziala: irailaren 27tik urriaren 25era.

Eskakizunak:

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritzea eskaera-dataren aurreko bi ikasturteetan (2017-2018 eta 2018-2019), eta azkenengoan funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi izana hizkuntza hori.
  • Epe-barruan egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2. artikuluan jaso da).
  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; salbuetsita daude baldintza hau betetzetik Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
  • 2020an gehienez 19 urte betetzea.

DBH2 A eta D taldeko ikasleak Lekeition egon ginen. Hemen argazkiak ikusgai:

[Argazkiak ikusi]

 

Urriak 5, enpresa lasterketan parte hartu genuen Olabide Ikastolako irakasle batzuk.

Sari bat eta guzti jaso genuen! Partaidetza handienetariko bat izan ginen, 10.postuan geratu ginen.

LH 6.mailako ikasleak urriaren 7an, 8an eta 9an Lurraskan egon gara.

Lurraska, Gernika herritik bi kilometrotara dagoen "Baserri Eskola" bat da. Lurraskan hiru egun egon gara eta bertako paisaiaz gozatzeaz gain, hainbat ekintza burutu ditugu bertan. Hala nola, errekan aritu gara animaliak eta landareak aztertzen; erleen mundua hurbiletik ezagutu dugu; bertako etxabereekin jarduerak egin ditugu; eta azkenik, Gernika-Lumo herria bisitatu dugu.

Oso ondo pasatu dugu, izan ere, ikaskideekin, begiraleekin, irakasleekin egoteko aukera izan dugu baita gaueko dantza-saioez eta distoketaz disfrutatu ere.

Hona hemen gure argazkiak:

Orriak