Zaintza zerbitzua

ERABILERA

  • Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Halako edo bestelako arrazoiarengatik gurasoek haurra ikastolako ordutegia baino lehenago edo bukatu baino beranduago ekarri edo jaso behar dutenei zuzenduta, hain zuzen.
  • Ikasturteko eskola egunetan eskaintzen da zerbitzua. Ordutegi jarraitua denean, goizez bakarrik (7:45etik 8:55era); goizeko eta arratsaldeko jarduna dagoenean, goizez berdin, eta arratsaldez 16:40tik 17:40ra ere bai (ostiraletan izan ezik).
  • Hezkuntza Sailak agintzen duen arabera, bi urteko gelako haurrek ezingo dute zortzi ordu baino gehiago ikastolan egon.
  • Zaintza zerbitzuan, ikasleez laguntzaile batzuk arduratuko dira.

Zaintza-zerbitzuari eragiten dioten beste zenbait baldintza:

  1. Goizeko zaintza zerbitzua erabili ahal izateko, ezinbestekoa da senitartekoek eurek ekartzea eta jasotzea umeak. Arratsaldeko zaintza zerbitzuko erabiltzaileek 17:40ko autobusa hartu dezakete, aldez aurretik, garraio zerbitzuarekin hitzartuta badago.
  2. Zerbitzu-denbora mugatuta dago. Ikasleak ezin dira inoiz ere 07:45ean baino lehenago utzi, eta 17:40an baino beranduago jaso.
  3. Laguntzailearen arduradunaren aurrean utzi eta jaso beharko dira, bi aldeek jakin dezaten noiz dagoen eta noiz joan den.
  4. Arratsaldeko saioetan ikasleak jasotzeko orduaren muga behin eta berriz gainditzeak berekin ekar dezake arduradun laguntzailearen lanorduaren kostua kobratzea Ikastolak.
  5. Erantzukizun arrazoiak direla-eta, IKASLEAK EZIN DIRA IKASTOLA BARRUAN EGON ADIN NAGUSIKO PERTSONA BATEN ARDURAPEAN EZ BADAUDE. Egoera hau gertatuz gero, ikaslea zaintza gelara eramango da eta hilabeteko ordainagirian saio osoko zenbatekoa kobratuko da.

Ikasleak bi taldetan banatzen dira  (Haur eta Lehen Hezkuntza) eta bakoitzean laguntzaile bat egoten da.

Arratsaldeko saioetan erabiltzaile guztiak talde berean egongo dira laguntzaile batekin. Behar izanez gero, taldeak eta laguntzaile kopurua handitu daiteke.

 

TARIFAK (zaintza bakoitzeko)

2017-2018

Goiza edo arratsalde bat / Una mañana o tarde (egun solteak / días sueltos)

      2,20 €

 

OHARRA: Aipatutako kuotak 2017-2018 ikasturtekoak dira. 2018-2019 ikasturterako kuotak, ikasturteko lehenengo sei hilabeteetan Bazkideen Batzar Nagusian onartuko dira.

Euskara