Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Informazio orokorra

Helburua

Kirol Elkartearen helburua da kirol jarduera bultzatzea, Olabide Ikastolan eskaintzen den hezkuntzaren osagarri; hartara, ikasleek, kirolean arituz, giza prestakuntza osoa lor dezaten.

Elkartearen filosofiak bi ardatz ditu:

Batetik, kirolean aritu nahi duten ikasle guztien eskaerari erantzutea, Olabide Ikastolak eskaintzen dituen baliabideen bidez; betiere, inor baztertu gabe kirol horretan aritu nahi eta goi-mailakoa ez delako.
 
Bestetik, Kirol Elkarteak eskaintzen dituen kirol jarduera guztietan euskararen erabilera sustatzea.

 

Jende askok kirola, dibertigarria izateagatik, ona dela esango du. Honako hau egia da, baina umeek, honetaz gain, beste etekin espezifiko batzuk lor ditzakete edozein kirol praktikatuz. Hiru onura mota ezberdin daude:

 

Onura sozialak:

-Lagunak egitea.
-Talde baten barnean lan egiten ikasi.
-Kooperatzen, elkar banatzen eta kideak laguntzen eta animatzen ikasi.
-Arrakastak eta porrotak aztertzen ikasi.
-Helburuak finkatzen, erronkei aurre egiten eta oztopoak gainditzen ikasi.
-Bakoitzaren gaitasunak eta mugak ezagutu.
-Tenperamentua eta emozioak kontrolatzen ikasi.

 

 Onura fisikoak:

-Osasuna eta egoera fisikoa hobetu.
-Trebetasunak garatu eta hobetu.
-Koordinazioa hobetu.
-Kirola praktikatzeko trebetasun berriak ikasi.

 Onura psikologiakoak eta moralak:

-Berekiko konfiantza garatu.
-Arauak betetzearen garrantzia ikasi.
-Garbi jokatzen eta erabaki moral edo etikoak egiten ikasi.
-Besteak eta bere iritziak errespetatzen ikasi.
-Dilemak edo gatazkak konpontzen ikasi.

Antolakuntza

Kirol Batzordea Pertsona hauek osatzen dute: Kontseilu Nagusiko 3-4 ordezkarik (Lehendakaria barne), Ikastolako Zuzendaria, Kirol Koordinatzaileak, Heziketa Fisikoko mintegiko kide bat, Beste Ekintzetako guraso ordezkaria, Saskibaloiko guraso ordezkaria eta Futboleko guraso ordezkaria
Lehendakaria:  Javier Rojas Alonso

Batzordekideak: Iñaki Aitor Emaldi Abasolo, Sergio Saenz Gutierrez, Jon Morais Ezkerro, Erika Berganzo Plazaola, Asier Ferrero Fernandez, Luis Urtaran Del Campo, Ziortza Gil Ojanguren

Koordinatzaileak: Ander Marquinez eta Javi Toña

Atal bakoitzeko kargu singularrak:

Ataleko Ordezkaria: Ikastolako gurasoa. Ataleko gurasoen hitza eta ahotsa izango da Kirol Batzordean.

Taldearen Ordezkaria: Ikastolako gurasoa. Talde, Begirale eta Ataleko ordezkaria eta koordinazioaren arteko bitartekaria (Kirol Ekintzak)

Begiralea: Kirol praktika zuzentzen eta gertarazten duen kirol teknikoa.

Informazio orokorra

  1. Informazio orokorra eta pertsonalizatutako izen-emate galdetegia postaren bitartez helarazten dizkizuegu. Ikastolako web orrian (www.olabideikastola.eus) Kirol Elkarteko txostenak eskegitzen dugu.
  2. Izen-emate galdetegia beteta bueltatzeko epea bidalitako eskaintzan komunikatuko zaizue.
  3. Epez kanpo jasotako eskaerak, aintzakotzat hartuko lirateke, beti ere, lekurik balego. Onartuak izatekotan, matrikulan errekargo bat izango lukete.
  4. Ekintza guztietan, arazorik balego taldeak banatzeko orduan, aurreko urtean ekintza hori praktikatu zutenek lehentasuna izango lukete.
  5. Eskaintza honen izaera irekia kontuan harturik, talde edo kategoria bat aurrera eramatea ezinezko gerta daiteke, instalakuntza, begiralea edo eskaeraren falta dela eta. Halaxe izatekotan, ahalik eta lasterren jakinarazten saiatuko gara.
  6. Kirol ekintzetan parte hartzen dutenei gogorazi erantzukizun bat dutela beraien taldearekin. Honako hauek bete behar dute  taldearen dinamika ez apurtzeko: saio eta entrenamendu guztietara joan, ekintzan jarraitzea, etab. Azken puntu honekin lotuta, apuntatzen dena, ikasturte osoan zehar jarraitzeko konpromisoa hartzea eskertuko genuke. Honela, taldean eragin negatiboa ez izateaz gain, hain garrantzitsua den arduraren balorea ere lantzen dugu.
  7. Kirol ekintzetan ataleko ordezkariaren eta talde ordezkarien presentzia beharrezkoa da. Hauek egongo ez balira ekintza desagertuko litzateke. Postu  hauek okupatzera animatzen zaituztegu, honela, ekintzen funtzionamendu egokia izaten lagundu dezakezue. Zenbat eta laguntza gehiago egon hobeto joango dira ekintza guztiak.
  8. Ikastolako asegurua: Ekintza ez federatuetan gertatzen diren istripuak (Ikastola barnean nahiz kanpoan) Ikastolak duen aseguruak babesten du, Kirol arduradunekin edo Idazkaritzan hitz egin behar delarik.

 

 
Partiduen ordutegia
Futbola Saskibaloia

Kirol ohar orokorrak

Txapelketa duten bi ekintza edo gehiago praktikatuz gero:

  • Kirol hauen txapelketen ohiko ordutegia berbera bada (adibidez: biena larunbat goizetan): Horietako bat aukeratuko da lehen kirol bezala eta honen txapelketetara joatea derrigorrezkoa izango da. Bigarren kirolarekiko konpromiso osoa ezin denez hartu, ahal den neurrian, partida guztietara joan behar izango da.
  • Kirol guztietan entrenamenduetara joatea derrigorrezkoa da.
  • Txapelketa duten talde-kiroletan (futbola eta saskibaloia) ezinbestekoa da partiduetara joatea. 
  • Arau honekin ardura eta taldearekiko konpromisoaren baloreak landu nahi ditugu. Talde baten funtzionamendua talde horretan dauden jokalari guztien jarrera eta konpromisoaren araberakoa izango da, hori dela eta, guztien (jokalarien eta gurasoen) inplikazioa nahitaezkoa da.
  • Txapelketak dituzten banakako kiroletan eta Topaketetan: Hauetara joatea borondatezkoa izango da (kirol hauek ez dute astebururo txapelketarik). Hauetan parte hartzeko izen ematea Kirol Elkarteak finkatuko du modalitate bakoitzaren arabera.
  • Txapelketetan parte hartuko duten kirolari guztientzat jokatzeko ekipaia eta txandala erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Talderen batean onartzen diren baino jokalari gehiago apuntatuta badaude taldea egiteko hurrengo irizpideak jarraituko dira:
    • Jokalariak aurreko ikasturtean izandako jarrera eta taldearekiko konpromisoa.
    • Aurreko ikasturtean taldean apuntatuta egondako jokalariak.
    • Taldeak egiteko orduan, azken hitza, dauden irizpide guztien gainetik Kirol Elkarteko Koordinazioak izango du.
  • Taldeak egiteko orduan, kontuan hartuko dugun irizpideetako bat, begirale/jokalari ratioa zentzu guztietan egonkorra izatea izango da.
  • Olabide K.E. uzten duenak (beste klub batera joateko), birsartzeko aukera bakarrik lekua balego izango luke. Lekua dagoen edo ez, Kirol Elkarteko Koordinazioak jarritako irizpideen araberakoa izan da.
  • Talde bateko bi pertsonek kamiseta zenbaki berbera badute, erabakitzeko zenbakia nork mantentzen duen ondorengo irizpideak jarraituko dira:
    • Bi talde elkartzen badira:
      • Ekintzan urte gehien daraman jokalariak mantenduko du.
      • Zozketa
  • Salbuespen moduan eta ekintzak behar duenean, beste ikastetxe batzuetako partehartzaileak onartu ahal izango dira. Behin onartuta, hauek Olabide Kirol Elkarteko ekintzetan Ikastolako beste ikasleek dituzten eskubide eta betebehar berberak izango dituzte. Kanpoko jendearen partehartzea onartzeko orduan, funtsezkoa izango da Euskararen erabilera egokia bermatzea eta gure hizkuntza izatea taldean erabiliko dena, bai jokalarien artean eta bai entrenatzaileen arten.
  • Euskararen erabilera gure izaerarekin bat datorrenez, kirol ekintza guztietan Euskararen erabilera bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.
  • DBHtik aurrera inskripzioa egiteko orduan, derrigorrezkoa izango da NAN-aren fotokopia bat entregatzea, Federakuntzetako eta Foru Aldundiko izen emateak egin ahal izateko.

Ohar espezifikoak

PSIKOMOTRIZITATEA:

  • Haur Hezkuntzako 5. eta  6. mailakoentzat zuzendutakoa bakarrik.
  • Ekintza Psikomotrizitateak, haurraren “akto” boluntarioan eragina izango du eta hau estimulatzen edo eraldatzen lagunduko du. Honetarako, gorputz aktibitateaz eta adierazpen sinbolikoaz baliatuko gara. Beraz, Psikomotrizitatearen helburua haurrak, ingurugiroarekiko duen interakzioa hobetzea izango da. Teknika honek, beste batzuen artean, hurrengo puntuak landuko ditu: Kontrol “toniko-posturala”, lateralitatea, oreka, koordinazio dinamikoa, espazio orientazioa, gorputz irudi eskema…
  • Egun guztietan, parte-hartzaile nahiko ez egoteagatik, ekintza ateratzen ez bada, ume guztiak egun zehatz batzuetan elkartzen saiatuko ginateke.

PATINAIA

  • Ekintza ludikoa da, joko-jolasen bitartez patinatzen ikasten dute.
  • Ez da abiadurazko patinaia egiten.

EUSKAL PILOTA

  • Ekintza honetan Euskal Pilotako modalitate ezberdinak ezagutuko dira.
  • Txapelketetan parte hartzeko aukera librea da. Nahi izanez gero, urte hasieran horren berri eman beharko da.

SASKIBALOIA

  • DBH edota Batxilergoko ikasleen entrenamenduak, dauden talde kopuruaren eta ditugun instalakuntzen arabera, aldaketak izan ditzakete.

IRTEERAK

  • Ikasturte hasieran, irailean eta urriaren hasieran, urtero bezala, saskibaloian eta futbolean, bizikidetza irteera egingo da Logroñora, LH5. mailan hasi eta batxilergoko bigarren mailara arte. Irteera honetan parte hartzea beharrezkoa da, urteko ekintzaren plangintzaren barnean baitago.