Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Abian da Etxealditik Euskaraldira

              

Etxealditik Euskaraldira - Ohitura aldaketa etxean hasten da

Euskaraldiak 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena hasi du apirilaren 20an, etxean itxialdia egiten den egunetarako. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldia prestatzeko baliagarria izatea da asmoa.

Proposamen nagusia "bizi dugun egoera kontuan izanda, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbita" izango da. Baina hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta egitea ere izango du helburu ekimenak.

Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan (Facebook, Instagram eta Twitter), Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezuen bidez emango dira 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena gizarteratu eta parte hartzeko jarraibideak.

 

Hemen duzue apirilaren 20an argitaratutako aurkezpen bideoa: Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu?

Hemen, aldiz, hausnarketarako lehenengo proposamena: #0 Etxealditik Euskaraldira

 

Azkenik, apirilaren 24tik 30era, egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia-proposamen kaleratuko dira. Ekimena maiatzaren 3an gauzatuko den ekitaldi bateratuarekin amaituko da.

 

Parte hartu nahi duten herritarrak ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak sareratzera animatuko ditu Euskaraldiak, #EtxealditikEuskaraldira traolarekin eta @euskaraldia aipamena eginez.

Etxeetako leiho eta balkoietan ere koloretako puntu bat jartzea eskatuko zaie partaide guztiei, ekimenean parte hartzen ari direla adieraz dezaten.

 

Animatu eta hartu parte!

 

Etxealditik EUSKARALDIRA

 

Euskara