Olabidelagun

1.- OLABIDELAGUN EGITASMOA
Zer da Olabidelaguna?
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten eta mintzapraktika egin nahi duten gurasoak bildu nahi dituen programa da.
Zertarako?
• Gure seme-alabentzat eredugarri izateko eta euskaraz bizitzen laguntzeko.
• Ikastolako euskara zabaltzeko eta indartzeko.
• Gure euskara hobetzeko.
• Lotsa galtzeko.
• Euskaraz bizitzeko.
• Konfidantza hartzeko.
• Ikastolako familien arteko loturak sendotzeko.
• Normalizazioaren alde egiteko.

2.- NOLA FUNTZIONATUKO DU?
• 6 bat laguneko taldeak sortuko dira.
• Talde bakoitzean mintzalaguntzaile bat egongo da (euskaraz ondo moldatzen den pertsona).
• Taldeak astean behin elkartuko dira, ordubetez, ikasturtean zehar.
• Topagunea taldeak erabakiko du: taberna, kafetegia, parkea, kiroldegia…

3.- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
• Komunikatzeko eta ulertzeko gutxieneko maila izatea.
• Astean behin biltzeko konpromisoa.

4.- IZEN-EMATEA
Zer izan nahi duzu?
Mintzalaguna (euskara praktikatu nahi duena).
Mintzalaguntzailea (euskaraz ondo moldatzen dena eta dinamizatzaile gisa arituko dena).

Parte hartu nahi baduzu, bide hauetatik egin ahal izango duzu:
• Olabide egunean bertan izena emanez.
olabidelagun@olabide.com helbidera mezua bidaliz.

 

 

IZENA EMAN

 

HARREMANETARAKO:
olabidelagun@olabide.com

 

 

 

 

Euskara