PRENTSAURREKOA.OLABIDE IKASTOLAREN HISTORIA BILTZEN DUEN LIBURUAN AURKEZPENA ETA 50. URTEURRENAREN BALANTZEA

Olabide Ikastolak, “hego haizea dabil” Olabide Ikastolaren historia bizia Gasteizen (1963 - 2013), liburua aurkeztuko du ekainaren 5ean, osteguna, goizeko 10:00etan. Liburuak 1963an Olabide Ikastola sortu zenetik gaur arteko 50 urteen historia biltzen du.

Miel Anjel Elustondo kazetariak egin du ikerketa eta idazketa lana. 5  hilabete iraun duen lanketan hainbat elkarrizketa egin ditu, Andoni Perez Cuadrado, Izaskun Arrue, Isabel Iturbe, Pedro Elosegi, Eneko Oregi, Jose Ramon Berzosa…. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak lagundu du liburuaren argitalpenean.

Liburuaren aurkezpenaz gain, ikastolako haurrei eta gaztetxoei zuzenduta egin den komikia ere aurkeztuko da.

Ekitaldian hitza hartuko dute Eneko Uriarte Olabide Ikastolako Artezkaritza Batzordeko presidenteak, Iñaki Zubeldia zuzendariak, Miel Anjel Elustondo liburuaren autoreak. Arabako Foru Aldundiko Kultura sailetik, bestalde, Carmen Gutierrez zuzendaria eta Jokin Larrañaga izango dira prentsaurrean.

Ekitaldi honetan Olabide Ikastolaren 50. Urteurrena dela eta ikasturte osoan egin diren ekitaldien eta gauzatu diren egitasmoen ondorioak ere eskainiko dira. Izan ere, liburuaren aurkezpenarekin eta asteburu honetako Olabide Ikastolaren Egunarekin (ekainak 7 eta 8) emango zaie amaiera 50. urteurrenaren inguruko ospakizunei.

 

Euskara