EFQM SARIA

 

MILA ESKER GUZTIOI!

 

Esan ohi da azeri zaharrak malezia handia duela eta behin diskurtso bati elokutio pixka bat jartzeko bi adiera eman zizkiotela, bien artean baten hautua egin zezan.  Biak ere aski diferenteak, ederrak eta kontrajarriak. Bata: kantatzen duen herria ez da inoiz hilko eta bestea Isilik egoteak zenbat balio duen.

Azeri zaharrak, bada ez bada, azkenaren aldeko apostua egin omen zuen kantuak gerorako utziaz. Eta orain kantuen ordua iritsi denez esan behar dizuet zuen ilusioak, gure garaipenak direla eta gu girala Europako sari berria eta inoiz egindako eginahal eskarga eskertzeko aski astirik ez dudala izanen. Ez da posible. Ezin liteke.

Beraz, eskerrik asko berriro ere egin duzuen guzti-guztiagatik eta datorrena, egindakoaren ispilu argia ezezik, izan bedila etorkizunean gure izar gidaria.

 

 

Euskara