50. urteurrenaren logoari buruz (finalistak)

50. urteurreneko logoa

Olabide Ikastolaren 50. Urteurrena gertakizun garrantzitsua izango da Ikastolaren Komunitatea

osatzen dugun guztiontzat. Tamaina horretako ospakizun batek daukan identifikatzeko ikur baten

beharraz  jabetu ginen eta bide horretan LOGO bat sortzea otu zitzaigun.

Hasiera batean 50. Urteurrena antolatzen hasteko sortu zen batzordean LH, DBH eta BAT-eko

ikasleen artean ikur bat sortzeko proposamena atera zen aurrera. Beraz, plastikako klaseetan,

Amaia Alberdiren lan apartarekin eta laguntzarekin, ikasle bakoitza bere Logoa sortzen hasi zen.

Lan hau LHko 5. eta 6. mailetan, DBHko 3. eta 4.mailetan egin zen batez ere, BAT-eko ikasle

bolondres batzuk ere tartean egon zirelarik.
 
Azarorako gure eskuetan genituen ikasleen lan guztiak eta irakasleen ikuspegi adituaren

laguntzarekin, 50. Urteurreneko batzordeak eta Artezkaritzak, urtemuga honen irudia izango den

ikurraren aukeraketa egin zuten.


Irudian azaltzen dena izan zen aukeratutako logoa eta bere egilea Maider Iturritxa da. Zorionak,

Maider!   

Aurkeztutako Logo guztiekin erakusketa bat egingo da ,ikasturte honetan, 50. Urteurreneko

ekintzen artean.

Picassako helbide honetan ikus ditzakezue finalista guztiak:  

Logoak

Beste lan guztiak paperean gordeta ditugu erakusketarako.

Olabide Ikastolaren 50. Urteurrena

Euskara