Informazioa

Helburua

Olabide Kultur Elkartea 1992an sortu zen, Ikastolak eta ikastolako partaide guztiek (gurasoak, zuzendaritza, langileak...) sorreratik (1963) euskal ohiturak eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko egiten zituzten eginahal guztiak bateratzearren.

Hori dela eta, ikasleek eskaintza zabala dute eskolaz kanpoko zein jardueratan aritu nahi duten aukeratzeko.

Elkartearen filosofiak bi ardatz ditu:

  •   Batetik, kultur arloan aritu nahi duten ikasle guztien eskaerari erantzutea, Olabide Ikastolak eskaintzen dituen baliabideen bidez; beti ere, inorbaztertu gabe.
  •   Bestetik, Kultur Elkarteak helburu du eskaintzen dituen kultur jarduera guztietan euskararen erabilera sustatzea.

 

Antolakuntza

Zuzendaritza Batzordea Pertsona hauek osatzen dute: Artezkaritza Kontseiluko 3 ordezkari, Koordinatzailea eta ekintza batzuetako arduradunak Mahaikide bezala.
Lehendakaria: Ion Zarandona Egia
Batzordekideak: Lucia Santamaria, Cristina Ruiz de Apodaca, Ziortza Gil
Koordinatzailea: Amagoia Eguíluz
Mahaikideak: Pilar Ugarte, Maiteder Erkiaga
 
Ekintza bakoitzeko kargu singularrak:
 
Taldearen Ordezkaria: Ikastolako gurasoa. Talde, Begirale eta Koordinatzaileren arteko bitartekoa
Begiralea: Kultur praktika zuzentzen eta gertarazten duen kultur teknikoa.

 

Informazio orokorra

  1. E-postaz, informazio orokorra eta pertsonalizatutako izen-emate orriekin batera, kirol eta kultur ekintzetako txostenak helarazten dizkizuegu. Ikastolako web orrian (www.olabideikastola.eus) eskegi ditugu.
  2. Izen-emate orriak beteta bueltatzeko epea komunikatuko zaizue web gunearen bitartez. Posta elektronikoz helarazkoi dizuegun izen-emate pertsonalizatuari erantzunez edota orria Idazkaritzara  eramanez inskriba zaitezkete.
  3. Epez kanpo jasotako eskaerak, aintzakotzat hartuko dira hauentzat lekurik balego. Onartzekotan, matrikula kuotan errekargua izango duzuela gogorarazten dizuegu.
  4.  Ekintzen baieztapen orria irailean helaraziko dizuegu. Honetan, umeek egingo dituzten ekintzak, egutegia, ordutegiak, kokapenak eta hartu beharreko autobusak jakinaraziko dira.
  5. Ekintza guztietan, arazorik balego taldeak banatzeko orduan, aurreko urtean ekintza hori praktikatu zutenek lehentasuna izango dute.
  6. Eskaintza honen izaera irekia kontuan harturik, talde edo kategoria bat aurrera eramatea ezinezko gerta daiteke, instalakuntza, begiralea edo eskaeraren falta dela eta. Halaxe izatekotan, ahalik eta lasterren jakinarazten saiatuko gara.
  7. Kultur eta kirol ekintzetan parte hartzen dutenei gogorazi erantzukizun bat dutela beraien taldearekin. Honako hauek bete behar dute  taldearen dinamika ez apurtzeko: saio eta entrenamendu guztietara joan, ekintzan jarraitzea, etab. Azken puntu honekin lotuta, apuntatzen dena, ikasturte osoan zehar jarraitzeko konpromisoa hartzea eskertuko genuke. Honela, taldean eragin negatiboa ez izateaz gain, hain garrantzitsua den arduraren balorea ere lantzen dugu.
  8. Kirol ekintzetan sekzio-arduradunen eta taldedelegatuen presentzia beharrezkoa da eta kultur ekintzetan arduradunena. Hauek egongo ez balira ekintza desagertuko litzateke. Postu  hauek okupatzera animatzen zaituztegu, honela, ekintzen funtzionamendu egokia izaten lagundu dezakezue. Zenbat eta laguntza gehiago egon hobeto joango dira ekintza guztiak.
  9. Ikastolako asegurua: Ekintza ez federatuetan gertatzen diren istripuak (Ikastola barnean nahiz kanpoan) Ikastolak duen aseguruak babesten du, lehenik Idazkaritzan edo Kirol edo Kultur elkarteko arduradunekin hitz egin behar delarik.