Informazio orokorra

Helburua

Kirol Elkartearen helburua da kirol jarduera bultzatzea, Olabide Ikastolan eskaintzen den hezkuntzaren osagarri; hartara, ikasleek, kirolean arituz, giza prestakuntz osoa lor dezaten.

Elkartearen filosofiak bi ardatz ditu :

Batetik, kirolean aritu nahi duten ikasle guztien eskaerari erantzutea, Olabide Ikastolak eskaintzen dituen baliabideen bidez; betiere, inorbaztertu gabe kirol horretan aritu nahi eta goi-mailakoa ez delako.
 
Bestetik, Kirol Eklarteak eskaintzen dituen kirol jarduera guztietan euskararen erabilera sustatzea.

 

Jende askok kirola, dibertigarria izateagatik, ona dela esango du. Honako hau egia da, baina umeek, honetaz gain, beste etekin espezifiko batzuk lor ditzakete edozein kirol praktikatuz. Hiru onura mota ezberdin daude:

 

Onura sozialak:

-Lagunak egitea.
-Talde baten barnean lan egiten ikasi.
-Kooperatzen, elkar banatzen eta kideak laguntzen eta animatzen ikasi.
-Arrakastak eta porrotak aztertzen ikasi.
-Helburuak finkatzen, erronkei aurre egiten eta oztopoak gainditzen ikasi.
-Bakoitzaren gaitasunak eta mugak ezagutu.
-Tenperamentua eta emozioak kontrolatzen ikasi.

 

 Onura fisikoak:

-Osasuna eta egoera fisikoa hobetu.
-Trebetasunak garatu eta hobetu.
-Koordinazioa hobetu.
-Kirola praktikatzeko trebetasun berriak ikasi.

 Onura psikologiakoak eta moralak:

-Berekiko konfiantza garatu.
-Arauak betetzearen garrantzia ikasi.
-Garbi jokatzen eta erabaki moral edo etikoak egiten ikasi.
-Besteak eta bere iritziak errespetatzen ikasi.
-Dilemak edo gatazkak konpontzen ikasi.

Antolakuntza

Kirol Batzordea Pertsona hauek osatzen dute: Kontseilu Nagusiko 3-4 ordezkarik (Lehendakaria barne), Ikastolako Zuzendaria, Kirol Koordinatzaileak, Beste Ekintzetako guraso ordezkaria, Saskibaloiko guraso ordezkaria eta Futboleko guraso ordezkaria.
Lehendakaria:  Javier Rojas Alonso

Batzordekideak: Iñaki Aitor Emaldi Abasolo, Iñaki De Bilbao Ereña, Erika Berganzo Plazaola, Asier Ferrero Fernandez, Iñigo miranda Lamarca, Luis Urtaran Del Campo, Ziortza Gil Ojanguren

Koordinatzaileak: Ander Marquinez eta Javi Toña

Atal bakoitzeko kargu singularrak:

Ataleko ordezkaria: Ikastolako gurasoa. Ataleko gurasoen hitza eta ahotsa izango da Kirol Batzordean.

Taldearen Ordezkaria: Ikastolako gurasoa. Talde, Begirale eta Ataleko ordezkaria eta koordinazioaren arteko bitartekaria (Kirol Ekintzak)

Begiralea: Kirol praktika zuzentzen eta gertarazten duen kirol teknikoa.

Informazio orokorra

  1. Bere e-posta dugun familiei, informazio orokorra eta pertsonalizatutako izen-emate orriekin batera, kirol eta kultur ekintzetako txostenak helarazten dizkizuegu. Ikastolako web orrian (www.olabideikastola.eus) edo extraneten Kirol Elkarteko zein Kultur Elkarteko txostenak eskegi ditugu, hauek korreoz helarazten ez dizkiegun pertsonek ekintzetako informazio zehaztuagoa ikus dezaketelarik.
  2. Izen-emate orriak beteta bueltatzeko epea web gunearen bitartez komunikatuko zaizue. Posta elektronikoz helaraziko dizuegun izen-emate pertsonalizatuari erantzunez edota orria Idazkaritzara  eramanez inskriba zaitezkete.
  3. Epez kanpo jasotako eskaerak, aintzakotzat hartuko lirateke, beti ere, lekurik balego. Onartuak izatekotan, matrikulan errekargo bat izango lukete.
  4.  Ekintzen baieztapen orria irailean helaraziko dizuegu. Honetan, umeek egingo dituzten ekintzak, egutegia, ordutegiak, kokapenak eta hartu beharreko autobusak jakinaraziko dira.
  5. Ekintza guztietan, arazorik balego taldeak banatzeko orduan, aurreko urtean ekintza hori praktikatu zutenek lehentasuna izango lukete.
  6. Eskaintza honen izaera irekia kontuan harturik, talde edo kategoria bat aurrera eramatea ezinezko gerta daiteke, instalakuntza, begiralea edo eskaeraren falta dela eta. Halaxe izatekotan, ahalik eta lasterren jakinarazten saiatuko gara.
  7. Kirol ekintzetan parte hartzen dutenei gogorazi erantzukizun bat dutela beraien taldearekin. Honako hauek bete behar dute  taldearen dinamika ez apurtzeko: saio eta entrenamendu guztietara joan, ekintzan jarraitzea, etab. Azken puntu honekin lotuta, apuntatzen dena, ikasturte osoan zehar jarraitzeko konpromisoa hartzea eskertuko genuke. Honela, taldean eragin negatiboa ez izateaz gain, hain garrantzitsua den arduraren balorea ere lantzen dugu.
  8. Kirol ekintzetan sekzio-arduradunen eta taldedelegatuen presentzia beharrezkoa da eta kultur ekintzetan arduradunena. Hauek egongo ez balira ekintza desagertuko litzateke. Postu  hauek okupatzera animatzen zaituztegu, honela, ekintzen funtzionamendu egokia izaten lagundu dezakezue. Zenbat eta laguntza gehiago egon hobeto joango dira ekintza guztiak.
  9. Ikastolako asegurua: Ekintza ez federatuetan gertatzen diren istripuak (Ikastola barnean nahiz kanpoan) Ikastolak duen aseguruak babesten du, lehenik Idazkaritzan edo Kirol edo Kultur elkarteko arduradunekin hitz egin behar delarik.

 

 
Partiduen ordutegia
Futbola Saskibaloia

Kirol ohar orokorrak

Txapelketa duten bi ekintza edo gehiago praktikatuz gero:

  • Kirol hauen txapelketen ohiko ordutegia berbera bada (adibidez: biena larunbat goizetan): Horietako bat aukeratuko da lehen kirol bezala eta honen txapelketetara joatea derrigorrezkoa izango da. Bigarren kirolarekiko konpromiso osoa ezin denez hartu, ahal den neurrian, partida guztietara joan behar izango da.
  • Kirol guztietan entrenamenduetara joatea derrigorrezkoa da. Ikasturte osoan zehar  beste ekintza baten  (ingelesa, klase partikularrak…) ondorioz asteko entrenamenduren batera joan ezin denak, na kirol horretako txapelketetan ezin izango du parte hartu.
  • Txapelketa duten talde-kiroletan (futbola eta saskibaloia) ezinbestekoa da partidetara joatea. 
  • Entrenamendu eta partidetara joatea: Partida edo txapelketa guztietara joatea derrigorrezkoa izango da. Norbait hiru partida baino gehiagotara faltatu behar izango bada beste ekintza (ingelesa, tenis, dantza, pala, etab) edota beste arrazoi batzuk direla eta (herrira joan, eskiatzera joan, neurri familiarrak, etab…), ezin izango du aukera hau hartu. Kirol Elkarteak, talde bakoitzeko behar izanen arabera, erabaki ezberdinak hartzeko aukera izango du.
  • Arau honekin ardura eta taldearekiko konpromisoaren baloreak landu nahi ditugu. Talde baten funtzionamendua talde horretan dauden jokalari guztien jarrera eta konpromisoaren araberakoa izango da, hori dela eta, guztien (jokalarien eta gurasoen) inplikazioa nahitaezkoa da.
  • Txapelketak dituzten banakako kiroletan (judo, kirol garapena, patinaia edo gorputz adierazpena): Hauetara joatea borondatezkoa izango da (kirol hauek ez dute astebururo txapelketarik). Hauetan parte hartzeko izen ematea, astean bertan banatuko den,  orri baten bitartez egingo da.
  • Txapelketetan parte hartuko duten kirolari guztientzat jokatzeko ekipaia eta txandala erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Talderen batean onartzen diren baino jokalari gehiago apuntatuta badaude taldea egiteko hurrengo irizpideak jarraituko dira:
    • Jokalariak aurreko ikasturtean izandako jarrera eta taldearekiko konpromisoa.
    • Aurreko ikasturtean taldean apuntatuta egondako jokalariak.
    • Taldeak egiteko orduan, azken hitza, dauden irizpide guztien gainetik Kirol Elkarteko Koordinazioak izango du.
  • Olabide K.E. utzi eta beste klub batera joan nahi dutenek ikasturte bukaeran egiteko aukera izango dute. Denboraldia hasi eta gero ez zaie baimenik emango.
  • Taldeak egiteko orduan, kontuan hartuko dugun irizpideetako bat, begirale/jokalari ratioa zentzu guztietan egonkorra izatea izango da.
  • Olabide K.E. uzten duenak (beste klub batera joateko), birsartzeko aukera bakarrik lekua  balego izango luke. Lekua dagoen edo ez, Kirol Elkarteko Koordinazioak jarritako irizpideen araberakoa izan da.
  • Ikasturtea hasi eta gero, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, ezin izango da kirol ekintzaz aldatu.
  • Olabide Kirol Elkarteko eskolar deituriko ekintzak Ikastolako seguruaren barne daude. Ekintza federatuak, federazio bakoitzak duen seguruaren barne. Istripuren bat egotekotan kirol koordinatzailearekin harremanetan jarri.
  • Aurtengo ikasturtetik aurrera 20.45etako autobus zerbitzurik ez da egongo
  • Baldintzak direla eta talde bateko bi pertsonek kamiseta zenbaki berbera badute, erabakitzeko zenbakia nork mantentzen duen ondorengo irizpideak jarraituko dira:
    • Bi talde elkartzen badira:
      • Ekintzan urte gehien daraman jokalariak mantenduko du.
      • Zozketa
    • Jokalari bat eginda dagoen talde batera badoa:
      • Hasierako talde horretako partaidea zen jokalariak mantenduko du.
  • Taldeak egituratzeko ondorengo prozesua jarraituko da:
    • 5.mailan: Zozeketa bidez eta talde bakoitzean gela bakoitzeko gutxienez bi egotea bermatu.
    • DBH1: Jokalarien maila teknikoa kontuan izango da, baina, beti ere maila beretsuko taldeak osatzeko.
    • DBH3: Maila teknikoa eta Kirol maila kontuan izango da taldeak egiteko orduan
  • Kadete mailatik aurrera (barne), kategoria bakoitzean talde bat baino gehiago egotekotan, taldeak jokalarien kirol mailaren, ekintzarekiko interesaren eta aurreko ikasturtean izandako portaeraren arabera egingo dira.
  • Salbuespen moduan eta ekintzak behar duenean, beste ikastetxe batzuetako partehartzaileak onartu ahal izango dira. Behin onartuta, hauek Olabide Kirol Elkarteko ekintzetan Ikastolako beste ikasleek dituzten eskubide eta betebehar berberak izango dituzte. Kanpoko jendearan partehartzea onartzeko orduan, funtsezkoa izango da Euskararen erabilera egokia bermatzea eta gure hizkuntza izatea taldean erabiliko dena, bai jokalarien artean eta bai entrenatzaileen arten.
  • Euskararen erabilera gure izaerarekin bat datorrenez, kirol ekintza guztietan Euskararen erabilera bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.
  • DBHtik aurrera inskripzioa egiteko orduan, derrigorrezkoa izango da NAN-aren fotokopia bat entregatzea, Federakuntzetako eta Foru Aldundiko izen emateak egin ahal izateko.
  • Talde kiroletan, nahiz eta lesionatuta egon, derrigorrezkoa izango da entrenamenduetara eta partidetara joatea. Kaleratuen kasuan ere derrigorrezkoa izango da, bai entrenamendu eta bai partidetara joatea.

Ohar espezifikoak

PSIKOMOTRIZITATEA:

  • Hirugarren urtez eskaintzen den ekintza. Haur Hezkuntzako 5 eta  6 mailakoentzat zuzendutakoa bakarrik.
  • Ekintza Psikomotrizitateak, haurraren “akto” boluntarioan eragina izango du eta hau estimulatzen edo eraldatzen lagunduko du. Honetarako, gorputz aktibitateaz eta adierazpen sinbolikoaz baliatuko gara. Beraz, Psikomotrizitatearen helburua haurrak, ingurugiroarekiko duen interakzioa hobetzea izango da. Teknika honek, beste batzuen artean, hurrengo puntuak landuko ditu: Kontrol “toniko-posturala”, lateralitatea, oreka, koordinazio dinamikoa, espazio orientazioa, gorputz irudi eskema…
  • Egun guztietan, parte-hartzaile nahiko ez egoteagatik, ekintza ateratzen ez bada, ume guztiak egun zehatz batzuetan elkartzen saiatuko ginateke.

PATINAIA

  • Ekintza ludikoa da, joko-jolasen bitartez patinatzen ikasten dute.
  • Ez da abiadurazko patinaia egiten.

JUDOA

  • Foru Aldundiak antolatzen duen txapelketa eskolarrean parte hartzeko aukera emango zaie (urtean 4 edo 5 lehiaketa antolatzen dira). Txapelketa bakoitzean parte hartzeko aukera librea izango da.

BASABIDEA

  • Urtean zehar lau irteera egingo dira Gasteiz eta inguruko zonaldeak ezagutzeko helburua izango dute.

ESKU PILOTA

  • Ekintza honetan nahiz eta ia beti esku pilotara jolastu, beste Euskal Pilotako modalitate  batzuk ere ezagutuko dira.
  • Txapelketetan parte hartzeko aukera librea da. Nahi izanez gero, urte hasieran horren berri eman beharko da.

SASKIBALOIA

  • DBH edota Batxilergoko ikasleen entrenamenduak, dauden talde kopuruaren eta ditugun instalakuntzen arabera, aldaketak izan ditzakete.
  • Azkenean, ostiraletan, talderen batek Ikastolatik kanpo entrenatu beharko balu, autobus zerbitzua izango luke.

FUTBOLA

  • DBH 1 mailatik aurrera, eta kirol mailaren arabera, astean behin (ostiraletako entrenamenduetan) zenbait jokalari goiko kategoriako taldera “igo” daitezke, hauen kirol ikaskuntza hobetzeko asmoz.

IRTEERAK

  • Ikasturte hasieran, irailean eta urriaren hasieran, urtero bezala, saskibaloian eta futbolean, bizikidetza irteera egingo da Logroñora, LH5. mailan hasi eta batxilergoko bigarren mailara arte. Irteera honetan parte hartzean beharrezkoa da, urteko ekintzaren plangintzaren barnean baitago.
  • Aste Santuan, nahi duenarentzat, saskibaloi eta futboleko txapelketa bat jokatzeko aukera egongo da. 2013-2014 ikasturtean DBHtik aurrerako maila bikoitietako ikasleek izango dute txapelketa horretan parte hartzeko aukera.